XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SENDABIDEA

Laxante naturala

Ondoko sendabidea, prestatzeko erraza, oso laxante natural eraginkorra da.

OSAGAIAK
- 2 koilarakadatxo linu hazi
- 2 koilarakada lehen presio hotzean egindako olio
- laranja bat
- edalontzikada bat ur

PRESTAKETA

Linua uretan utzi edalontzi erdi batean, hamar orduz gutxi gora behera.

HARTZEKO MODUA

- Baraurik, hartu era honetan: lehenik bi koilarakada olio, gero, edalontzikada erdi bat ur; azkenean, astiro mastekatutako laranja bat.

- Oheratu baino lehen, ur eta hazi nahasketa mazeratua hartu.

ERREFLEXOPODAL MASAJEA

Hestea bizkortzeko masajea

Idorreria kronikoari nerbio sistema begetatiboari eragiten dion masaje batekin egin diezaiokegu kontra.

Lixeriketa hodia oinetan hobekien erreflexatzen den organuetarikoa da eta masaje hau oso ona da.

Erreflexoterapia oso eraginkorra da orekarik eza modura agertzen diren gaixotasunetan. Masaje hau egiteko, oinean zati eta puntu mingarriak bilatu, bereziki bermatzen ez diren zati konkaboetan.

Atzamar puntekin masajeatu presioari sentikorrak agertzen diren tokietan, min egin gabe.

Masaje hau olio apur batekin erraztu daiteke eta astean bizpahiru aldiz egin behar da, presioa egitean mina desagertu arte.

Masaje gunea